1998tik ari gara lanbideetan eta balioetan trebatzen.

Gure eskola

Garapen profesional eta pertsonalerako aukerak

Micaela Portilla Eskola prestakuntza-zentro bat da, eta ikasturtean zehar hiru lanbideren inguruko hiru prestakuntza-ibilbide eskaintzen dizkie laneratzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei.

Dorre-Jauregia Ezagutu
Micaela Portilla | Gure eskola
Micaela Portilla | Gure eskola

Micaela Portilla

Gure eskolaren inspirazio eta erreferentea

Gure eskolak omenaldia egiten dio Micaela Portillari. Arabako historialari hura aitzindaria izan zen Arabako ondare historiko eta kulturalaren ikerketan eta dibulgazioan. Arabako dorreak eta dorretxeak (horien artean, Orgaztarren dorre-jauregia) aztertzen izandako ardura eta hezkuntzarekin eta kulturarekin zeukan konpromisoa dira prestakuntza-lana gidatzen diguten balioak. Micaela Portillak ondare historikoa zaindu eta ezagutzera emateko egin zuen lan, eta gure eskolak pertsonen talentua zaindu eta areagotzera bideratzen ditu ahaleginak; bereziki, zailtasun gehien dauzkatenen talentua hauspotzera.

Nori zuzentzen gatzaizkio

Gure prestakuntza-ekintzaren lehentasunezko kolektiboak.

Gure eskolatik igarotzen diren pertsona guzti-guztiei etorkizun profesionala arrakastaz eraikitzeko tresnak ematea dugu helburu.

Gure prestakuntzetan sartzeko Lanbiden langabezia eskatzaile gisa alta emanda egotea beharrezkoa da.

Aurrematrikula
Micaela Portilla | a quién nos dirigimos

Titulaziorik gabeko gazteak

Derrigorrezko hezkuntza bukatu ez duten 16 urtetik gorako pertsonak.
Micaela Portilla | a quién nos dirigimos

Migratzaileak eta errefuxiatuak

Gizarteratzeko eta laneratzeko zailtasunak dauzkaten jatorri atzerritarreko pertsonak.
Micaela Portilla | a quién nos dirigimos

Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeak

Lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dauzkaten emakumeak.
Micaela Portilla | a quién nos dirigimos

Norberaren erabakiz

Prestakuntza arautua bukatu arren trebatzea erabakitzen dutenak, norberaren erabakiz.

Akreditazioak

Eredu pedagogikoa (E2O)

Bigarren Aukerako Eskolak (E2O) hezkuntza-egitasmo bat dira, eta hezkuntza-sistema oinarrizko titulazioa eskuratu gabe utzi duten gazteei zuzenduta dago; hala, pertsona horiei trebatzeko eta laneratzeko beste aukera bat ematea dugu xede. E2O sareko kidea izanik, eskolak metodologia berritzaile bat eta ikuspegi integral bat partekatzen ditu, non lanbide-heziketa, prestakuntza akademikoa eta garapen pertsonala konbinatzen baitira, gazteei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko.

Micaela Portilla | Acreditaciones

Ibilbide malguak

Prestakuntza berritzailea, hezkuntza-jarraitutasunari bide ematen dioten ibilbide malgu eta indibidualizatuen bidez.

Arreta berezia

Gizarte-premien arloko laguntza integrala eta gazterik zaurgarrienentzako arreta berezia.

Bidelaguntza osoa

Bidelaguntza osoa: orientazioa eta errefortzua oinarrizko eta zeharkako konpetentzietan.

Lotura estua enpresekin

Esperientzia praktikoari ematen diogu lehentasuna, enpresekin eskuz esku arituta eta sareko lanaren alde eginez.

Micaela Portilla | Akreditazioa

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies