1998tik ari gara lanbideetan eta balioetan trebatzen.
Gure eskola
Garapen profesional eta pertsonalerako aukerak
Micaela Portilla Eskola prestakuntza-zentro bat da, eta ikasturtean zehar hiru lanbideren inguruko hiru prestakuntza-ibilbide eskaintzen dizkie laneratzeko zailtasunak dauzkaten pertsonei.
Micaela Portilla
Gure eskolaren inspirazio eta erreferentea
Gure eskolak omenaldia egiten dio Micaela Portillari. Arabako historialari hura aitzindaria izan zen Arabako ondare historiko eta kulturalaren ikerketan eta dibulgazioan. Arabako dorreak eta dorretxeak (horien artean, Orgaztarren dorre-jauregia) aztertzen izandako ardura eta hezkuntzarekin eta kulturarekin zeukan konpromisoa dira prestakuntza-lana gidatzen diguten balioak. Micaela Portillak ondare historikoa zaindu eta ezagutzera emateko egin zuen lan, eta gure eskolak pertsonen talentua zaindu eta areagotzera bideratzen ditu ahaleginak; bereziki, zailtasun gehien dauzkatenen talentua hauspotzera.
Nori zuzentzen gatzaizkio
Gure prestakuntza-ekintzaren lehentasunezko kolektiboak.
Gure eskolatik igarotzen diren pertsona guzti-guztiei etorkizun profesionala arrakastaz eraikitzeko tresnak ematea dugu helburu.
Gure prestakuntzetan sartzeko Lanbiden langabezia eskatzaile gisa alta emanda egotea beharrezkoa da.
Titulaziorik gabeko gazteak
Migratzaileak eta errefuxiatuak
Zaurgarritasun-egoeran dauden emakumeak
Norberaren erabakiz
Akreditazioak
Eredu pedagogikoa (E2O)
Bigarren Aukerako Eskolak (E2O) hezkuntza-egitasmo bat dira, eta hezkuntza-sistema oinarrizko titulazioa eskuratu gabe utzi duten gazteei zuzenduta dago; hala, pertsona horiei trebatzeko eta laneratzeko beste aukera bat ematea dugu xede. E2O sareko kidea izanik, eskolak metodologia berritzaile bat eta ikuspegi integral bat partekatzen ditu, non lanbide-heziketa, prestakuntza akademikoa eta garapen pertsonala konbinatzen baitira, gazteei gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko.
Ibilbide malguak
Prestakuntza berritzailea, hezkuntza-jarraitutasunari bide ematen dioten ibilbide malgu eta indibidualizatuen bidez.
Arreta berezia
Gizarte-premien arloko laguntza integrala eta gazterik zaurgarrienentzako arreta berezia.
Bidelaguntza osoa
Bidelaguntza osoa: orientazioa eta errefortzua oinarrizko eta zeharkako konpetentzietan.
Lotura estua enpresekin
Esperientzia praktikoari ematen diogu lehentasuna, enpresekin eskuz esku arituta eta sareko lanaren alde eginez.